Categories: Aholkuak

Ongi masturbatzeko aholkuak

Zaila da guztiontzat egokia edo atsegingarria den masturbazio batetaz hitz egitea. Argi dago emakumeak eta gizonak ez direla modu berean masturbatzen, baina, sexu bereko pertsonen artean ere ezberdintasunak egon daitezke. Horregatik, guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen zenbait aholku eman nahi dizkizuet.

Zergatik masturbatzen gara? Zein da helburua? Askoren ustez orgasmoa bilatzea da masturbazioaren helburu nagusia eta ez gara konturatzen horrela pentsatzeak arazoak ekar ditzakeela. Jomugatzat orgasmora heltzea duten pertsonek azkar masturbatzeko ohitura izaten dute, ahal bezain pronto klimaxera iristeko, eta horrek sexu-arazo larriak eragin ditzake, isurketa goiztiarra, besteak beste.

Horrek ez du esan nahi masturbazioak norberaren bizitza sexualean parte hartu behar ez duenik. Halere, kontutan izan behar da masturbazioa gure gorputza hobeto ezagutzeko bide bat izan behar dela, puntu erogenoak aurkitu ahal izateko eta estimulu ezberdinen aurrean nola erreakzionatzen dugun ikusteko.

Garrantzitsua da era berean, masturbatzea bekatua ez dela argi izatea. Lo egitea edota jatea bezala, gure burua laztantzea ere ohitura osasungarri eta atsegina da.

Bada, ordea, masturbazioarekin disfrutatzen ez duten jendea. Horregatik, kontutan hartu beharreko pare bat aspektu aipatuko ditugu: pribatutasuna, sexu-gosea eta deskantsatuta egotea. Ez da gauza bera energiaz gainez gauden uneetan sexua izatea edota erdi lo gaudenean. Estresak ere ez du sexu-harreman ‘on’ batean laguntzen.

Behin gomendio hauek emanda, zu nola masturbatzen zaren eta aholku berriren bat duzun jakin nahiko genuke. Animatzen zara zure esperientzia kontatzen?

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Ba ni nola masturbatzen naizen... ez dakit, zakilari egurra ematen, batzutan azkar, beste batzutan mantsoago... baño askotan! besterik ez dagoenean, bakoitzak bere buruari plazerra ematea bezalakorik ez dago, ala? Zuk esan dezun bezela "Lo egitea edota jatea bezala, gure burua laztantzea ere ohitura osasungarri eta atsegina da"

  • Masturbatzea guztiz naturala da noski!!! baina oraindik badira retrogado asko, masturbatzea zerbait txarra eta tamalgarria dela pentsatzen dutenak, baita homosexualitatea sendatuy daitekeen gaixotasun bat dela uste dutenak ere... Ikusi link honi lotuta doan bideoa, mesedez... No comment!
    https://www.youtube.com/watch?v=QmpX74Fk714

  • Ba ni, egunaren arabera masturbatzen naiz. Batzuetan denbora eta patxada guztia eskaintzen diot. Beste batzuetan ordea, zure instrukzioen kontrara egiten dut. Edo nekatuta nagoelako edo zerbait intentsoa behar dudalako, klimaxa, gainerako joku eta igurtzirik gabea, di-da, azkarra. Eta agian ez da geure gorputzarekin gozatzeko modurik onena, baina niri behintzat primeran etortzen zait. Naturaltasun osoz egin behar bada geure burua eta gorputza nola dauden ere izango du eragina, ezta. Nik behintzat ez dut erabiltzen nire gorputza denbora luzez igurtzi, neure burua hobeto ezagutu... eta horietarako BAKARRIK. Neska izan arren joxemielen modura, batzutan azkar eta beste batzuetan mantsoago

  • Masturbatzeak gauza naturala izan behako luke, halere, neska askok oraindik ez dute naturaltasunez hartzen.

    Ez dakit konturatu zareten, baina, neskek orohar ez dute 'normaltzat' jotzen euren burua masturbatzea, bai ordea, beste norbaitengatik masturbatua izatea.

  • Neri mastubatzearena ondo iruditzen zait, baina plazer askoz hobea da sagardotegi batean afaltzea.

  • Gazte jenerazioak gero eta naturaltasun handiagoz jorratzen du masturbazioaren gaia, baita nesken artean ere, eta hori benetan positiboa da, ahaztu egin behar dugu sexua eta masturbazioa konkretuki arlo "tabú" batzuk izan direla urte askoren buruan.

    Mutilletan arruntagoa da masturbazioaz hitzegitea, horregatik benetan asko gustatzen zait eta asko baloratzen dut neska batek naturaltasun osoz aitortzen duenean masturbatu egiten dela...normalena da eta!

    Argi dado gure gorputzari plazerra ematea ez dela pekatua, alderantziz, nire ustez benetan osasungarria da, eta atsegina noski!

    Ondo segi!

  • Nik zalantza bat dut. Askotan entzun dut emakumeek nahi adina luza dezaketela orgasmoa, nik ez dut lortu... Ezin dut esan saiatu ez naizenik, oragasmo bat izaten dudanean hura luzatzea baita egin nahi dudan bakarra, baina hortik nahi adina luzatu ahala izatera... ez dakit, ea baten bat animatzen den eta azaltzen didan nola egiten duen... Klitorisa bakarrik igurtziz? Titiak ukituz? Iztarrak?

  • Baina zertarako luzatu? Ez da hobeto bi edukitzea bata bestearen atzetik? Orgasmo luzea zer da? Ez utzi amaitzen.... segi igurtziak eitten...

    Luzatzea, intentsifikatzea, obsesionatuta bizi gara!

  • Badakit honekin zerikusi handirik ez duela baina egia al da mutilen punto G delakoa uzkian dagoela? Sexologoaren erantzuna nahiko nuke!

    Eskerrik asko

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago