Categories: Aholkuak

Sexua: musikarekin ala isilean?

Argiarekin, ilunpean, musikarekin, isilean… Sexua praktikatzeko orduan bakoitzak bere ohiturak ditu eta gaurkoan une ‘intimoak’ musika egokiaz nola girotu aztertuko dugu.

Hasteko, gazteen gustuak kontutan hartuta Interneten azaltzen diren talde eta abesti bana aipatuko ditugu; Blur taldea eta The Curen ‘Lullaby’ abestia, hain zuzen. Bestalde, esan beharra dago gazteek entzuten duten musika euren sexu-esperientziarekin zuzenean lotuta dagoela, hala dio behintzat BBCk 13 eta 18 urte bitarteko 711 neraberekin egindako ikerketa batek.

Sexualki oso ‘agresiboak’ diren kantuak entzuten dituzten gazteek, estilo horretako musika entzuten ez dutenen aukera bikoitza omen dute sexu-harremanak izateko.

Baina zeintzuk dira larrua jotzeko abesti aproposenak? Alde batetik aipatu, badela disko bat (‘No molestar: 36 canciones para hacer el amor’) maitasun kontuetarako oso egokia dena. Honek, Sergio Dalma, Jane Birkin, Sade, George Michael, Brian White, Bryan Ferri, Dinah Washington eta UB40 talde eta bakarlarien soinuak biltzen ditu.

Horrez gain, azpimarratzekoa da garrantzitsua dela sexu-harremanak izateko orduan entzuten ari garen kantuak erritmoa, musikaltasuna, erromantizismoa eta lasaitasuna transmititzea.

Ask Men aldizkariaren ikerketa batek adibidez, jazz eta chill-out estiloak gomendatzen dizkie sexua modu sentsualean, erromantikoan eta erlaxatuan praktikatu nahi duten pertsonei. Kultuagoak direnentzat, berriz, Massive Attack edota Portishead taldeen hotsak aholkatzen ditu eta gau bateko abenturetarako, Primal Scream, Suede eta Garbage eta Ramones. Amaitzeko, hain alternatiboak izan nahi ez dutenei, Metallica, No Age eta Linkin Park entzuteko eskaera egiten die.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Smashing Pumpkins taldearen tonight abestiarekin frogatu, izarrak ikusiko dituzue!!!!!!!!!!!!

    Ta ze jazz, chill-out eta osti, hori ez da musika!

  • doctor deseon kanta asko!suspira y conspira adibidez.Anariren kantuekin...hori goxo-goxo egoteko,gero gau salbaje bateako ba agian smashing pumkins ekin?probatuko deu!

  • Ba...barkatuko didazu baina chill-out-ekin eta jazzarekin.... izarrak, ortzadarra,...Saxofoi musika baino hobeagorik ez dago...

  • Momentuaren arabera....baina niri ere gehiago tiratzen nau Smashing pumpkins-ekin bat gozatzea

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago