Categories: Erlojuaren orratzak

Tik-tak, tik-tak…

“Eta hartan, ohartu nintzen ez zebilela batere haizerik, ez zebilela lainorik, ez zebila ezer. Nire barrua bezalaxe zegoen guztia: geldi-geldi, hutsune hondorik gabe batek hartuta. Autoan gindoazen, iheska gindoazen, gure baitako hutsune hondorik gabea genuen garrio, baina denbora zehatzik gabeko errealitate batean. Atzean zer gertatu zen, ez genekien. Aurrean zer geneukan zain, ezta ere. Auto batean gindoazen Neska eta ni, ibai baten ondotik, geldi-geldi zegoen mundu bateko errepide bakarti batean aurrera. Ematen zuen denbora bera ere geldi-geldi geratu zela. Ez zen nik espero izandako miraria, baina hurbildu egiten zitzaion. Ez zen atzera itzultzea, baina denborarik gabeko errealitate hartan munduko ezerk ez zuen eragingo gugan.”

Anjel Lertxundi. “Etxeko hautsa” (Elkar)

Ez da debaldekoa Lertxundi maixuaren aipua. Izan zitekeen Manuel Vincentena ere, edo blogosferara etorrita, Patxitrapero berarena. Baina Lertxundirena da, “Etxeko hautsa”tik hartua. Nahiko luke ni bezelako hitzontzi batek Anduk Berriako tartean hain hitz gutxirekin hainbeste esateko erakusten duen trebezia. Horra erronka. Liburu bikain horretan bezela, bakarrizketa izango da hau, hasiera batean behintzat, baina Gorkaren aitak ez bezela, irakurleak erantzungo duen esperantzan. Gertatutakoaren azalpenaren bila egindako gogoetak, esan gabe utzitakoen errepasoa… aitortza azken finean. Ordenagailuak hartuko du autoaren tokia norabide jakinik gabeko ihesean, eta haizea, lainoa eta enbata, urte sasoiaren araberakoak izango dira. Ez bait da alperrik Euskal Herriko bazter askotan eguraldiaren sinonimo denbora bera. Erderakada itzela izango da seguraski, baina ezin hasiko gara lehenengo honetan egurra banatzen. Izango da astirik… Izango da denborarik…

Pello Biain

View Comments

  • Ongi etorri zortzigarren probintziako plazara, eta mila esker zure hitzengatik. Tamalez, zure txokoa ez dut gaur arte ezagutu. Hemendik aurrera, badakit non egin aldian behingo osteratxoa.

  • Urko, fenomeno. Eskerrikasko! Zeozer gehiago erantsiko nuke, baina etorria lapurtu didazu, bandido! Hitzik gabe geratu naiz. Eskerrikasko berriz.

    • Eskerrik asko zuri, Patxi! Eta ikusten duzunez, sareko mutilik interesgarriena izateko merituak egiten jarraitzen dudala, rankingeko bigarren postuarekin ez bait naiz konformatzen! ;)

Share
Published by
Pello Biain

Recent Posts

Enbido handira!

Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino,…

9 years ago

Aire berria

Otamendi eta Egiguren aurrez aurre. Aspaldiko elkarrizketarik zailena izango zuen seguraski gaur Jaimek. Bakarren batek…

10 years ago

Lizunkeritan

Lagun baten lagunaren lagunak esan dit azkenaldian lotsagabetu egin dela euskal blogosfera, eta orain arte…

10 years ago

Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor…

11 years ago

Sahara Marathoia bertan behera…

Ondoren duzuena, Sahara Marathoiko lagunek bidalitako idazkia duzue, hitzez hitz, aferaren larritasuna ikusita, hauxe zabaltzen…

11 years ago

Santi, Santi, Santi…

Txiribiterotik Txiribitonera, ez dago tarte handirik. Kantuak behintzat, esaldi bakarrean batzen ditu biak, eta telebistak…

11 years ago