Sahara Marathoia bertan behera…

Ondoren duzuena, Sahara Marathoiko lagunek bidalitako idazkia duzue, hitzez hitz, aferaren larritasuna ikusita, hauxe zabaltzen lagundu bait nahi nieke:

Kaixo denoi,
Batzuek jakingo duzuen bezala, aurten otsailean burutu behar zen Sahara Marathoia suspenditu egin da-
Azken hilabete hauetan bai Malin, bai Argelian gertatutakoak eta gero, saharar errefuxiatu kanpamenduak zonalde arriskutsua kontsideratua dago. Errefuxiatu kanpamenduetan dauden kooperante guztiak etxeratzen ari dira, eta atzerritarrei ez zaie bertara joateko bisadoa errezten. Hori dela eta, Saharar Gobernuak oso zaila ikusten du  aurtengo Sahara Maratoira zioazen 200 korrikalarien segurtasuna bermatzea. Beraz, antolakuntzarekin batera, oraingoz 2013 ko Sahara Marathoia bertan behera uztea erabaki dute.
Zer esanik ez, honek saharar errefuxiatuei suposatzen diena: diru sarrerarik ez, nazioarteko laguntza mugatua, medikamendu eta material sarrerarik ez, etabar.
Horrela, Euskal Saharathoitik Otsailak 24 an Ormaiztegin urtero Sahararen alde ospatzen den lasterketan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu. Herri saharauiarrari elkartasuna adierazteko modu bat izango da, eta bertan ateratzen den diru guztia saharar herriari laguntzeko balioko du. 10 km tako lasterketa 11:00 tan hasiko da. (informazio gehiago www. sahara-cross.com)
Bestalde, Euskal Saharathoiko kontu korrontea zabaltzea erabaki dugu, norbaitek aportazioren bategin nahiko balu:
Euskadiko kutxa: 3035 0025 81 0251182896
Laguntzeko beste modu bat, 2013ko Sahara Marathoiko kamixeta erostea da. Interesatuak mesedez, jarri harremanetan gurekin.
Besterik gabe, eta inoiz baino gehiago behar gaituztelako…..
Pello Biain

Share
Published by
Pello Biain

Recent Posts

Enbido handira!

Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino,…

9 years ago

Aire berria

Otamendi eta Egiguren aurrez aurre. Aspaldiko elkarrizketarik zailena izango zuen seguraski gaur Jaimek. Bakarren batek…

10 years ago

Lizunkeritan

Lagun baten lagunaren lagunak esan dit azkenaldian lotsagabetu egin dela euskal blogosfera, eta orain arte…

11 years ago

Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor…

11 years ago

Santi, Santi, Santi…

Txiribiterotik Txiribitonera, ez dago tarte handirik. Kantuak behintzat, esaldi bakarrean batzen ditu biak, eta telebistak…

11 years ago

Elurra Bilbon

Bitxia da elurrarekin gertatzen dena. Neguan elurra egin duela eta, txoritxoarena, Elur Telebista bihurtuko da…

11 years ago