Tik-tak, tik-tak…

“Eta hartan, ohartu nintzen ez zebilela batere haizerik, ez zebilela lainorik, ez zebila ezer. Nire barrua bezalaxe zegoen guztia: geldi-geldi, hutsune hondorik gabe batek hartuta. Autoan gindoazen, iheska gindoazen, gure baitako hutsune hondorik gabea genuen garrio, baina denbora zehatzik gabeko errealitate batean. Atzean zer gertatu zen, ez genekien. Aurrean zer geneukan zain, ezta ere. Auto batean gindoazen Neska eta ni, ibai baten ondotik, geldi-geldi zegoen mundu bateko errepide bakarti batean aurrera. Ematen zuen denbora bera ere geldi-geldi geratu zela. Ez zen nik espero izandako miraria, baina hurbildu egiten zitzaion. Ez zen atzera itzultzea, baina denborarik gabeko errealitate hartan munduko ezerk ez zuen eragingo gugan.”

Anjel Lertxundi. “Etxeko hautsa” (Elkar)

Ez da debaldekoa Lertxundi maixuaren aipua. Izan zitekeen Manuel Vincentena ere, edo blogosferara etorrita, Patxitrapero berarena. Baina Lertxundirena da, “Etxeko hautsa”tik hartua. Nahiko luke ni bezelako hitzontzi batek Anduk Berriako tartean hain hitz gutxirekin hainbeste esateko erakusten duen trebezia. Horra erronka. Liburu bikain horretan bezela, bakarrizketa izango da hau, hasiera batean behintzat, baina Gorkaren aitak ez bezela, irakurleak erantzungo duen esperantzan. Gertatutakoaren azalpenaren bila egindako gogoetak, esan gabe utzitakoen errepasoa… aitortza azken finean. Ordenagailuak hartuko du autoaren tokia norabide jakinik gabeko ihesean, eta haizea, lainoa eta enbata, urte sasoiaren araberakoak izango dira. Ez bait da alperrik Euskal Herriko bazter askotan eguraldiaren sinonimo denbora bera. Erderakada itzela izango da seguraski, baina ezin hasiko gara lehenengo honetan egurra banatzen. Izango da astirik… Izango da denborarik…

4 thoughts on “Tik-tak, tik-tak…

  1. anjel

    Ongi etorri zortzigarren probintziako plazara, eta mila esker zure hitzengatik. Tamalez, zure txokoa ez dut gaur arte ezagutu. Hemendik aurrera, badakit non egin aldian behingo osteratxoa.

    Reply
    1. Urko Post author

      Eskerrik asko zuri, Patxi! Eta ikusten duzunez, sareko mutilik interesgarriena izateko merituak egiten jarraitzen dudala, rankingeko bigarren postuarekin ez bait naiz konformatzen! 😉

      Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *