X

Garagardoa edateko 10 arrazoi osasuntsu

    Categories: Jendea

Garagardozaleek gustura irakurriko dituzte ondorengo lerroak, izan ere, Hipertentsioren Kontrako Espainiako Elkarteak 10 arrazoi eman ditu garagardoaz lasaitasunez disfrutatzen jarraitzeko:

1. Garagardoaren % 93 ura da, eta, ondorioz, bereziki ona da hipertentsioa dutenentzat, hidratazio maila handia ematen duelako.

2. Sodio kantitate oso txikia dauka. Sodio kopuru handia hartzeak garuneko isuriak eta giltzurrunetako arazoak eragin ditzake. Osasunaren Mundu Elkarteak egunean bi gramo sodio baino gehiago ez hartzeko gomendioa egin du, eta garagardo kaña bakoitzak bederatzi miligramo baino ez ditu.

3. Zientzialarien arabera, garagardoak potasio asko dauka, eta horrek eragin diuretikoa dauka.

4. Garagardorik hartzen ez duten hipertentsoek garagardoa neurriz hartzen dutenek baino arazo kardiobaskular gehiago izateko arrisku handiagoa dute.

5. Kolesterol ‘ona’ handitzen du: garagardoak eta ardoak dentsitate handiko lipoproteinen kopurua handitzen dute. Lipoproteina horiek zainetako koipea gibeleraino bultzatzeko gai dira, eta koipea gibelak suntsitu egiten du. Horrek, arteriosklerosiarekin lotutako gaixotasunak saihesten laguntzen du.

6. B bitamina asko dauka. Bitamina horrek nerbio-sistemari eta zelulen birsorketari mesede egiten dio.

7. Garagardoak silizioa, fosforoa eta magnesioa dauzka, beste zenbait mineralen artean eta horiek hezurretako gaixotasunak ekiditeko balio dute.

8. Mineral horiek Alzheimerra eta buruko gaixotasun degeneratiboak pairatzeko arriskua murrizten du.

9. Garagardoa neurriz hartzeak menopausiaren sintomak hobetzen ditu. Zenbait ikerketen arabera, garagardoan eta beste edari batzuetan dauden fitoestrogenoek menopausia urtebetez edo bi urtez atzera dezakete.

10. Garagardoak antioxidanteak ditu, eta, horri esker, egunean kaña bat edo bi hartuta zahartzea eragiten duen oxidazio prozesua moteldu daiteke.

Hamar arrazoiak irakurri ostean, ez al duzu egarririk? Garagardotxo bat hartzeko gogorik bai?

Leirus: