X

Munduko komunik azkarrena!

    Categories: Jendea

Bidaiatzea ez da inoiz ere lehengo gauza bera izango iturgin batek egindako asmakizunari esker. Colin Furze 33 urteko ingelesak lau aste eman ditu 140 zentimetro kubikoko motorra daraman komuna eraikitzen. Komunak 88 km/h abiadura hartzen du eta gasolina erabiltzen du erregai modura.
Abiadura handiko komun honek botoi bat du eskulekuan katetik tira egin ahal izateko eta egunkaria eramateko lekutxo bat.
“Beldurra ematen du komuna gidatzeak urak pisua ematen diolako komunari eta bidean zuloren bat zapaltzean ipurdia busti egiten delako”, azaldu du Colinek.
Hala ere, asmatzaileak topera disfrutatzen du bere komunaren azeleragailua zapaltzen duen bakoitzean.
Munduko komunik azkarrenaren bideoa, hemen: http://youtu.be/J3766FEkaqQ

Leirus: