X

Ahozko sexuaren eskola zabaldu dute Moskun

    Categories: Jendea
Ikasleak ariketak egiten

Errusian hiru ordu eta erdiko ikastaro trinkoa martxan jarri dute, baina ez da nolanahiko ikastaroa: “Ahozko sexuaren artea” du izena. Ikastaro horretan, ikasleek (gizonezkoek zein emakumezkoek) ahozko sexuarekin lotutako 50 teknika baino gehiago ikasteko aukera dute.

Yekaterina Lyubimov psikologo eta sexologoa da irakaslea: “Nire ustez, sexua da gauzarik garrantzitsuena. Emakumea bikotekidearen fantasia handienen aktore zein zuzendari izateko aukera du ohean. Eta sexu teknika guztietan maisutasunez aritzeko gai bada, gizonaren aurrean arrakastatsu agertuko da, dudarik gabe”.

Ipar Karolinako unibertsitateko Inserta Shafteer doktoreak ahozko sexuaren inguruko ikerketa batean parte hartu zuen, eta ikerketa horren arabera, ahozko sexua astean batean edo birritan praktikatzeak bularreko minbizia izateko arriskua % 40 murrizten du.

Ikastaroa bukatuta, ikasleek agiri bat lortuko dute ahozko sexuan “adituak” direla frogatzeko. Agiri hori etxeko egongelan, guztien begi bistan, edo logelan jartzea, norberaren esku dago.

Leirus: