X

Txinako zaharren egoitza batek ehun urteko itxaron zerrenda dauka

Egoitzak 1.100 adinekoentzako lekua dauka

Beijingeko zaharren egoitzak nagusiak 100 urteko itxaron zerrenda dauka, Beijing Evening News egunkariaren arabera.

Egoitzak 1.000 adinekoentzako lekua dauka eta itxaron zerrendan 10.000 pertsona daude. Egoitzak kalitatezko zerbitzua ematen du, leku “egokian” dago eta “prezioa nahiko ona” du, Su Ying herritarraren arabera. Su Yingek amarentzako lekua lortzen saiatu zen. Amak paralisia du eta zaintza profesionalen beharra du.

Egunkarian esaten dutenez, Beijingeko adinekoentzako leku egokia aurkitzea gero eta zailagoa da, egoitza publikoak jendez gainezka daudelako eta pribatuak oso garestiak direlako (urtean 30.000 euro inguru).

Nahiz eta Txinan zahartutako gurasoak seme-alaben zaintzapean egoteko ohitura egon, “seme bakarra” izeneko politikak populazioa zahartu eta zaila egin du pertsona bakar batek guraso bien zaintza bere gain hartzea, batez ere biak gaixo dauden kasuetan.

Txinan errespetu handia diete adinekoei eta oraindik ez dute gurasoak zaharren egoitzetan uztea oso begi onez ikusten, baina eskaera gero eta handiagoa da eta 2011n 450.000 ziren zaharren egoitzetan bizi ziren adinekoak.

Leirus: