X

94 urteko gizonezko batek ospitaletik ihes egin du garagardo bat hartzeko

Gizonak garagardotegian ospatu nahi zuen urtebetetzea

Adineko gizonezko batek Municheko ospitale batetik ihes egin du bere urtebetetzea garagardoa hartuz ospatu nahi zuelako.

Alemaniako Poliziaren arabera, lekuko batek adinekoa ikusi zuen metroaren geltoki batean, ospitaleko mantala eta ezkerreko besoan zain barneko orratza jarrita zituela.  Lekukoak larrialdietako zerbitzuei abisua eman zien.

Poliziako agente batzuk gizonarengana hurbildu ziren eta ospitale batetik ihes eginda zegoela konfirmatu zuten. Adinekoak berak ospitaletik atera berri zela esan zien bere urtebetetzea garagardotegi batean ospatu nahi zuelako.

Poliziak eta larrialdietako zerbitzuek gizona ospitalera eraman zuten berriro eta medikuak garagardo bat hartzeko baimena eman zion, baina bere gelatik  mugitu barik.

Leirus: