X

Pubis-zorriak desagertzeko arriskuan daude, depilazio brasildarragatik

Gero eta emakume gehiagok egiten du depilazio brasildarra

Nork ez du inoiz potrozorrien inguruko istoriorik entzun? “Norbaiten lehengusuaren lagun batek” izan ohi ditu animaliatxo gogaikarri horiek bere parte intimoetan. Baina istorio horiek, eta pubis-zorriak (edo potrozorriak) ere, desagertzeko arriskuan daude. Eta zein da horretarako arrazoia? Bada, depilazio brasildarra gero eta hedatuago dagoelako.

Parasito horrek gure sexu-organoetan dagoen ilea behar du bizitzeko, eta depilazio osoa edo brasildarra gero eta hedatuago dagoenez, animaliatxoa ‘etxerik’ gabe geratzen ari da. Hori da, hain zuzen, La Nacion Txileko egunkariak kaleratutako informazioak diona.

La Nacionen arabera, AEBetan unibertsitateetako ikasleen % 80k depilazio brasildarra egiten du, eta Australian, sexu osasuneko klinika nagusiak ez du pubis-zorrien kasurik izan 2008 urtetik.

Janet Wilson sexu-osasuneko adituaren iritziz, “pubis-zorrien habitata suntsitzen ari da eta parasito hori desagertzeko zorian dauden espezieen artean egon daiteke”.

Leirus: