X

‘Pottokiak’… Atxilotuta!

Zerk haserrarazten ditu pottokiak? Antza denez, zigarroa pizteko laguntzarik ez ematea. Australian pottoki jantzita zeuden lau gazte atxilotu ditu Poliziak, abenduaren 16an izandako eraso bat leporatuta.

Poliziaren arabera, pottokiek 37 urteko gizon bati eraso egin zioten Melbournen, denda bateko aparkalekuan, gizonari zigarroa pizteko laguntza eskatu eta berak ezetz esan ostean.

Herald Sun Autraliako hedabideak zabaldu duenez, biktimak kordea galdu zuen aparkalekuan, eta bere onera etorri zenean, eraso egin ziotela konturatu zen.  Salaketa jarri eta Poliziak gertaerari buruzko informazio eske hasi zen. Lau pottokiak, 18 eta 19 artekoak, Polizia-etxean agertu ziren euren borondatez.

Lau pottokiak aske utzi dituzte, eraso-delitua ofizialki leporatu zain.

Leirus: