X

‘Ez deitu orain, lapurretan ari naiz eta!’

Argazkia: talcualdigital.com

Lagun bati bidalitako sms mezuak kartzelara eraman du Stuart Gibbs. Normalean, Poliziak zuhurtasun handiz ibili behar du euren aztarnak maisu ezkutatzen dituzten lapurrak harrapatzeko, baina,  Gibbsen kasuan, inoiz baino ahalegin txikiagoa egin behar izan dute erruduna kartzelaratzeko.

Stuart Gibbs lapurretan ari zen etxeko estalpe batean ezkutatuta harrapatu zuten agenteek, eta atxilotu zutenean, sakelako telefonoa atzeman zioten aztertu eta frogarik zegoen ikusteko.

Mezuen zerrenda ireki eta berehala, zur eta lur geratu ziren; bi ordu arinago lagun bati ondorengo mezua bidali ziola ikusi zuten: “20 aldiz esan dizut lapurretan egitera atera naizenean ez deitzeko!”.

Gibbsek, 24 urtekoa eta bi seme-alaben aitak, 18 hilabeteko zigorra bete beharko du, lapurretan egiten ari zela onartuta. Beste zenbait delituren arduraduna dela ere onartu du epailearen aurrean: modu arriskutsuan gidatzea, baimena kenduta gidatzea, lapurtutako gauzak saltzea eta kanabisa edukitzea.

Poliziari Leicesterreko herritar batek eman zion abisua, auzokidearen etxeko lorategian bi gizonezko ikusi zituelako. Agenteak iritsi zirenean, ez zuten lekuz kanpoko ezer aurkitu, etxeko ateko beira hautsita zegoela konturatu ziren arte. Orduan etxea eta ingurua miatu eta Gibbs aurkitu zuten, etxe ondoko estalpean ezkutatuta.

Leirus: