X

Europako biztanleen erdia Tutankamonen senidea da

Suitzako genetistek egindako ikerketen arabera, britainiarren eta espainiarren  % 70 eta mendebaldeko Europako biztanleen % 50 Tutankamon faraoi egiptiarraren senideak dira.

AND iGENEA izeneko ikerketa zentroak haur faraoiaren, Akenaton aitaren eta Amenhotep III aitonaren DNA berregin du. Emaitzek diotenez, Tutankamonek R1b1a2 taldeko profil genetikoa du, Europako gizonezkoen % 50 baino gehiagok bezala. Horrek arbaso bera dutela esan nahi du.

Egungo egiptiarren artean, berriz, talde genetiko hori dutenen kopurua % 1 baino gutxiago dira, iGENEAren arabera.

Espainiako biztanleen  % 70ek eta frantziarren % 60k ere Tutankamonen talde genetiko bera partekatzen dute. Tutankamon duela 3.000 urte izan zen Egiptoko faraoia, bederatzi urte zituela.

Suitzako iGENEA ikerketa zentroaren arabera, R1b1a2 talde genetikoa K.a 7.000 urtean iritsi zen Europara, nekazaritzaren hedapenarekin batera.  Ikerketaren hurrengo pausoa bizirik dauden Tutankamonen hurbileko senideak aurkitzea da.

Leirus: