X

Gelakidea pozoitu du ‘jasanezina’ izateagatik

Michiganeko ikasle batek gelakidea pozoitu du te izoztuan lixiba botata. Aurretik, eztabaida handia izan zuten platerak nork garbitu behar zituen erabakitzen ari zirenean.

Kayla Ashly Bonkowsky 19 urteko ustezko pozoitzaileak 15 urteko kartzela-zigorra jaso dezake, Emily Joseph 20 urteko gelakideak polizia-etxean salaketa aurkeztu ondoren.

Zorionez, Emily garaiz ohartu zen pozoitzeaz eta osasun egoera onean da, larrialdietara bisita laburra eginda.

Gertatutakoaren ondorioz, bi gazteen arteko adiskidetasuna amaitu egin da, behin  betiko. Kaylaren arabera, gelakidea “jasanezina” da, eta Emilyk dioenez, laguna bera pozoitzen saiatu da.

Aurrerantzean, epaitegian ikusiko dute elkar.

Leirus: