X

Publizitatea buruan eta ibili munduan

Brandon Chicovsky 27 urteko enpresarioak Bald Logo izeneko enpresa jarri du martxan. Chiccovsky burusoila da eta bere burua publizitatea eramateko eskaintzen du, egunean 320 euro kobratuta. Horren truke, publizitatea buruan jarri eta Texaseko leku jendetsuenetatik ibiltzeko konpromisoa hartzen du.

Brandon Chicovsky oso gazte geratu zen burusoil, eta orduz geroztik egoera horri etekina nola atera pentsatzen aritu da. “Burusoila izatea ez da nire aukera izan, eta, ondorioz, zerbait modernoa eta onuragarria egitea erabaki dut”, esan du Chicovskyk.

Gauzak horrela, Texaseko gazteak Bald Logo enpresa martxan jarri du eta lehen egunetik hainbat enpresen proposamenak jaso ditu euren logoak  Chicovskyren edo bere lankideen buruan ikusteko irrikan. Momentuz, Bald Logon hiru burusoilek egiten dute lan, baina etorkizunean langile gehiago izateko asmoa du, negozioa gainontzeko estatuetara eta hirietara hedatzeko.

Enpresen logoak burusoilen buruan tatuatu egiten dituzte, baina, noski, behin behineko tatuajeak dira, eguraldiaren edozein egoerara egokituta. Behin logoa tatuatuta, burusoilek egunean sei ordu ibiltzen dira Austin hiritik paseoan. Gainera, arreta handiagoa eskuratzeko, kamera batekin eta bi modelo ederrekin batera joaten dira kaletik.

Leirus: