X

Senarrari neska-laguna eta autoa oparitu dizkio

Saudi Arabiako emakume batek era oso bitxia aukeratu du senarrari barkamena eskatzeko. Emakumeak ezin du seme-alabarik eduki eta senarrari neska-laguna eta luxuzko autoa oparitu dizkio zoriontsua izan dadin.

Emakumeak 40 urte ditu eta urteetan haurdun geratzen saiatu ostean, senarrari, ordainetan, neskalaguna eta autoa oparitzea erabaki du.

Emakumea bera izan da senarrarentzako neska-laguna aukeratu eta ezkontza antolatu du, festaren gastu guztiak ordainduta. Luxuzko autoa ezkonberriei egindako oparia izan da. Emakumearen portaerak harrituta utzi ditu herriko bizilagun guztiak.

Antzeko gertaera bat izan zen Saudi Arabiako hegoaldean ere. Emakume batek, bigarren hezkuntzako irakaslea, neska bat aukeratu zuen bere ikasleen artean senarrak bigarrenez ezkontzeko gogoa zuela jakitean. Horrez gain, ezkontzaren gastu guztiak ordaindu zituen.

Leirus: