X

Politikari bat atxilotu dute Txinan, lau emazte izateagatik

Li Junwen

Txinako poliziak gizonezko bat atxilotu du lau emazte izateagatik.  Atxilotuak, gainera, 10 seme-alaba ditu lau emazteekin eta dokumentuak faltsutzea leporatu diote. Bigamia delitua da Txinan eta, horrez gain, seme bakarra izateko politika zorrotza ere dago.

Beste 14 pertsona ere atxilotu edo ohartarazi dituzte Li Junwen atxilotuari dokumentazioa faltsutzen eta 10 seme-alaba zituela ezkutatzen laguntzeagatik.

Li, 43 urtekoa, Alderdi Komunistako ordezkaria da Xiaodian probintzian.

Atxilotuaren kontrako salaketka oihartzuna izan du Txinako hedabideetan, ustelkeriaren kontrako politikaren barruan.

Leirus: