X

Txinak lekaleak landatu nahi ditu Marten

Txinako astronautek hazi ahal izango dituzte Marten eta Ilargian. Txinako prentsa ofizialak aditzera emandakoaren arabera, lekaleak Lurretik kanpoko sistema batean landatzeko esperimentu zientifikoak egin berri dituzte eta emaitzak positiboak izan dira.

Esperimentuan lau landare mota hazi dituzte “ekosistema artifizial” batean: 300 metroko kubikoko esparruan astronautek airea, ura eta elikagaiak sortzeko gai izango dira lurretik kanpo daudenean.

Txinako Gobernuaren hitzetan, sistema berria “Ilargian edo Marten” erabiliko da, eta bertan algak eta landareak hazi ahal izango dituzte. Esperimentuan lekale freskoak haztea lortu zuten.

Txinak Ilargira iristen den Asiako lehen herrialdea izan nahi du. Orain arte bi espazio-zunda bidali dituzte Ilargira, 2007an eta 2010ean, eta bietan arrakasta izan dute.

Leirus: