X

Amona batek burua osorik tatuatu du, burusoil geratu ostean

Ann McDonald

Ann McDonnald erabat jota zegoen ilea erori zitzaionetik. Ileordea erabiltzeak ere are okerrago sentiarazten zuen eta konponbide bitxia aurkitu dio bere arazoari: buru osoan tatuajea egitea.

Horretarako lau orduko hiru saio eta 886 euro behar izan ditu.

Annek 60 urte ditu,  Edinbourgh-en bizi da eta garbitzaile lanetan aritzen da.  “Oso itsusia sentitzen nintzen nire burua ilerik gabe ikusita, ohean etzan eta negar egiten nuen behin eta berriro”.

“Tatuajea egitean mina sentitzen nuen, baina aguantatzeko gai izan naiz. Nire itxura berria ikusten dutenean, zenbait gaztek barre egiten didate, baina gehienek aldaketa gogokoa dute. Ni, behintzat, askoz zoriontsuagoa naiz” azaldu du McDonnald-ek.

Pete Gillespie tatuatzailearentzat “inoiz egindako tatuajerik bitxiena izan da”, baina baita ”gustukoen egindakoa” ere.

Leirus: