X

24.000 euro, etxea Gabonetako argiz oso-osorik apaintzeko

Paul Toole, bere etxearen aurrean

Gabonen zale amorratu batek 24.600 euro ordaindu ditu etxea 60.000 argiz apaindu eta Gabonetako ikuskizun bihurtzeko.

Zaleak Paul Toole du izena, eta 37 urte dauzka. Urtero-urtero, Toolek ikuskizunen bat antolatzen du etxean Gabonen atarian, eta jende askoren arreta lortzen du.

Hala ere, aurtengo ikuskizuna oso berezia izango da, Michael Eavis Glastonbury Festival ospetsuko sortzailea izango baita argiak pizteko arduraduna.

Paul Toole Ingalaterran bizi da, eta 1998tik milaka euro gastatu ditu Gabonetako argi eta apaingarrietan.

Aurten Gabonetako zortzi zuhaitz, elur-oreinak, pinguinoak, itsas-txakurrak eta hartz zuriak eta argi-koro erraldoiak.

“Gabonen zale amorratua naiz, eta urtero ahalik eta ikuskizun handiagoa egiten saiatzen naiz, auzokoek eta kanpotarrek disfruta dezaten”, esan du Toolek. “Apaingarriekin amaitu berri dut, eta etxearen aurreko lorategia zuri-zuri dago, 60.000 argi jarri ditut, iaz baino 10.000 gehiago. Ikuskizuna inoiz egindako onena da”, gaineratu du.

“Argiak pizteko ekitaldira 1.500 lagun etortzea espero dut. Aurtengoa sekulakoa izango da, eta datorren urtean hori gainditzea oso zaila izango da”, esan du Toolek.

Leirus: