X

Esnea burutik behera botatzea da ingelesen moda berria

Ingalaterrako ikasleen artean moda bitxi eta arrakastatsua sortu da azken egunetan: ‘Milking’ deritzo eta litro bat esne burutik behera botatzean datza.

Ohitura gazte batzuk hasi zuten, kasualitatez, bideo bat Youtubera igota. Bideo horretan litro bat esne burutik behera botatzen zuten.

Bideo horretan agertzen den mutiletako batek, Tom Morrisek honakoa esan du: “Sukaldean geunden lagun batzuekin batera, eta Sturbucks-en kanpoaldean, Jesmond-en, jarri eta esnea burutik behera botatzea dibertigarria izango litzatekeela pentsatu genuen”.

Pentsatu eta egin. “Argazki bat atera eta Facebookera igo genuen. ‘Atsegin dut’  pilloa lortu genituen, eta, orduan, bideo bat grabatzea erabaki genuen”, azaldu du 22 urteko Morrisek.

George Hoyland gaztearen hitzetan, “Ez genuen hainbesteko oihartzunik espero, bideoa gure lagunentzat egin genuen”.

‘Milking’ delakoa Erresuma Batuko ikastetxe eta unibertsitate guztietan zabaltzen ari da. Edinburgoko, Nottinghameko eta Cirencesterreko ikasleek modari heldu diote, gustura, eta bideoak Internetera igotzen ari dira. Azkenetako bat Oxford unibertsitateko ikasle batzuek egin dute.

Kritikak

‘Milking’aren kontrako iritziak ere azkar zabaldu dira.Gregg Stone ikasleen kontseilariaren arabera, “ikasleak irudi eskasa ematen ari dira”.

Beste batzuek kritika gogorragoak egin dituzte: “Moda hau denbora eta esnea alferrik galtzea dakar. Eta eurak dira gure herriko etorkizuna!”, esan du Barbara Spicer irakasleak.

Leirus: