X

Ateoa izatea nahikoa da AEBetan kartzelara joateko

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ateoek salaketa egin dute Gorte Gorenean Kentuckyko ateoen kontrako legearen aurka. Lege horrek “Jainko ahalguztiduna aintzatestea edo kartzelara joatea” eskatzen du, bestelako aukerarik eman gabe.

Legea 2006an onartu zuten lehen aldiz, eta urtebeteko kartzela-zigorra ezartzen du Kentuckyko “mankomunitateko segurtasuna” “Jainko ahalguztiduna gabe” ezinezkoa dela ukatzen dutenentzat.

AEBetako Ateoen Erakundeak legea salatu zuen eta 2008an legea kentzea lortu zuten. Hala ere, garaipenak gutxi iraun zuen; apelazio batek legea berriro indarrean jarri baitzuen.

Ateoen arabera, legeak Elizaren eta Estatuaren arteko botereen banaketa urratzen du, eta AEBetako legediak bermatutako kontzientzia askatasunaren aurka ere badoa. Ateoen iritziz, legeak politikatik at uzten ditu, eta hori Konstituzioaren kontra doa.

Bestalde, Tom Riner politikari baptista eta demokrata eta legearen bultzatzaileetako baten hitzetan, eztabaida ez da “Estatuaren eta Elizaren arteko banaketa”, “AEB bere burua Jainkoak babestutako nazioa izateari uzteko eta tradiziotik aldentzeko ahaleginak baizik”.

Leirus: