X

Homosexualentzako meskita zabalduko dute Frantzian

Algeriar jatorriko gizonezko batek homosexualentzako meskita irekiko du Frantzian, azaroaren 30ean. Ekimenak helburu argia dauka: homosexualek islama praktikatzeko aukera izatea, inolako jazarpenik jasan gabe.

Mohammed Ludovic Lütfi Zahed-ek homosexualentzako meskita martxan jartzea erabaki zuen Mecara erromes joan ostean. “Meskitetan, emakumezkoek atzeko aldean eseri behar dute eta homosexualek erasoak jasateko arriskuan gaude”, azaldu du Zahedek.

Meskita berrian, emakumezkoek gizonezkoen ondoan otoitz egiteko aukera izango dute, horrela nahi izanez gero, diskriminaziorik gabe.

Zahed historian sartu zen iragan apirilean Qiyam al-Din hegoafrikarrarekin sharia legeari jarraituta ezkontzean. Imanari esker ezagutu zuten elkar. Imana bera ere homosexuala da eta berak ezkondu zituen.

Zahed islama praktikatzen hasi zen hiesa antzeman ziotenean, bizitzari zentzu eta helburu sakonagoa eman nahi ziolako. Gaur egun, islamaren eta homosexualitatearen arazoez arduratzen den elkarte baten burua da.

Leirus: