X

Mutila bularren artean itota hiltzen saiatzeagatik epaituko dute

Franziska Hansen-i bikotekidea hiltzen saiatzea leporatu diote, mutilak bere kontrako salaketa jarri ostean. Biktimaren arabera, 33 urteko emakumea bere aurpegia bularren artean sartu eta itotzen saiatu zen, hura sexu-jolasa baino ez zela argudiatuta.

Akusatuak salaketa ukatu du, nahiz eta hiltzen saiatu zela onartu. Emakumeak dio sexu-jolasa zela eta bere mutilak bazekiela zertan ari ziren. “Nik heriotza gozoa eman nahi nion, besterik ez”, esan du Franziskak.

Baina Tim Schmidt bikotekidea ez dago Franziskarekin ados: “Burua hartu zidan eta bularren kontra jarri zuen, indarrez. Nik ezin nuen arnasik hartu, ziur naiz aurpegia morea nuela. Ezin nuen burua bularretatik aldendu eta hil egin behar nuela pentsatu nuen”.

“Halako batean ihes egitea lortu eta auzokoaren etxera ihes egin nuen, biluzik, eta auzokoak eman zion abisua poliziari”, gaineratu du Schmidtek.

Biktimaren iritziz, emakumea bera hiltzen saiatu da harremana bertan behera uzteko asmoa zuela jakinda.

“Ni hiltzen zergatik saiatu zen galdetu nionean, erantzuna honakoa izan zen: laztana, zure heriotza ahalik eta gozoena izan zedila nahi nuen”.

Leirus: