X

Lankideekin amodio-afera dutenek gehiago kobratuko dute Txinan

Argazkia: absolute-china.com

Txinako enpresa batek ‘Amodioaren bonoa’ delakoa martxan jarri du. Horri esker, lankide batekin amodio-harremanak dituzten langileek 150 euroko aparteko ordainsaria izango dute.

Ekimen berezia martxan jartzeko, Chendgu Cloud Computing enpresak azaroaren 11 aukeratu du, data horretan ezkongabeen eguna ospatzen baita Txinan.  Guztira, enpresak 30 langile ditu, gehienak ezkongabeak eta 20 urte ingurukoak, eta, enpresako zuzendarien arabera, bikotekiderik ez izateak eragin negatiboa du lanean. Langileen artean bikoteak sortzean animoek eta produktibitateak gora egingo dutela uste dute.

Hala ere, bada aparteko ordainsari bat lortzeko beste modurik, izan ere, konpetentziako enpresa baten langilearekin bikote-harremana hasiz gero, 80 euroko saria jasoko dute.

Eta harremanak aurrera egiten ez duenean, zer? Bada, dena aurreikusita daukate. Hausten diren harremanek egindako kalteari aurre egiteko, enpresak ordaindutako bi egun libre emango dizkiete bihotza hautsita duten langileei.

Leirus: