X

Guinness marka berria: 28 emakume, Mini Cooper baten barruan

Matt Alexander/PA

Ia edozer gauzak dauka egun berezi bat egutegian. Azaroaren 17an, esaterako, Guinness errekorra entzutetsuen munduko eguna ospatu zen, eta, esaterik ez dago, marka edo errekor berriak ezartzen ahaleginduz ospatu zutela herrialde askotan.

Baina errekorrik bitxienetakoa Londresen lortu zuten: 28 emakume Mini Cooper auto txiki batean sartzea lortu zuten, denak batera, noski.  Are gehiago, bigarren marka bat ere lortu zuten, 23 emakume Mini Classic batean, Cooperra baino txikiagoan, sartuta.

Aurreko marka 27 emakumek lortu zuten, eta, hori gainditzeko, gimnasta talde bati aurkeztu zieten erronka. Gimnastek ez zuten zalantzarik izan eta euren gorputzak era arraroenetan tolestuta lortu zuten errekorra. Orotara, 18 minutu behar izan zituzten.

Lorpenak bultzatuta, bigarren erronka bati ekin zioten: Mini Classic batean 23 emakume sartzea. Eta lortu ere, lortu zuten. Zorionak!

Leirus: