X

Parisera bikotekide bila, maitasunaren hegaldian

Speed dating edo maitemintzeko zita azkarren lehen hegaldia larunbatean, azaroak 17, aterako da Ingalaterratik. Bidaiariei amodioa aurkitzen laguntzeko, ‘The only way is Essex‘ (Essex da bide bakarra) telesail ospetsuko bi protagonista maitemintzeko irrikan dauden bidaiariekin izango dira.

Jet2.com hegaldia Parisera iristen denean, bidaiariek harremanetarako euren trebezia agerian utzi beharko dute, Sena ibaitik joango den ontzi batean speed-dating sesioa izango baitute, gainontzeko bidaiariak ezagutzeko.

Gustuko duten pertsonarekin hizketan hasteko bultzadatxo bat behar dutenek, Mario Falcone eta Lucy Mecklenburgh telesaileko protagonistei gomendioak eskatzeko aukera izango dute. Telesaila oso ezaguna da Ingalaterran eta Essexeko gazte talde baten amodioak eta gorabeherak kontatzen ditu.

Bidaia doan atera zaie guztiei, bidaiatzeko txartela lehiaketa batean lortu dutelako. Lehiaketa horretan parte hartzeko, email idatzi behar izan dute, argazki eta guzti,  “maitasunaren hegazkinean” egotea zergatik merezi duten azaltzeko.

Lehen hegaldian ez da jada leku gehiagorik geratzen, baina bada bigarren hegaldi bat, azaroaren 24rako antolatuta, eta horretan bidaiari gehiagorentzako eserlekuak geratzen dira.

Maiteminduen egunean

Momentuz aipatutako biak dira aurreikusita daude hegaldi bakarrak, baina arrakastaren arabera, baliteke antolatzaileek maiteminduen egunerako hegaldi gehiago antolatzea.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 21 arte. Email bat bidaltzea besterik ez dago hottie@jet2.com helbide elektronikora.

Leirus: