X

Italiako selekzioaren partida ez da kalean sexua izateko aitzakia nahikoa

Italiako Auzitegi Gorenak bikote batek aurkeztutako errekurtso bitxia aztertu eta hausnartu behar izan du. Bikotea duela hilabete batzuk salatu eta zigortu zuten kalean sexua izan eta  jendaurrean jokaera lizuna agertzeagatik. Bikoteak errekurtsoa aurkeztu zuen, kalean larrua jotzen ari zirenean, inguruan inor ez zegoela argudiatuta, gainontzeko herritar guztiak etxean edo tabernan futbola ikusten baitzeuden.

Bikotea, 60 urteko gizonezkoa eta 40 urteko emakumezkoa, kalean harrapatu zituzten, larrutan egiten zeudela,  2006an, Italiako hegoaldean. Momentu horretan bertan, Italiako selekzioa Alemaniako Mundu Txapelketako final laurdenetako partida jokatzen ari zen.

Lehen epaiketa batean esandakoaren arabera, bikoteak aurretik antolatu zuen dena, izarren azpian larrua jo ahal izateko inor samindu gabe. Eta jende guztia partida ikusten izango zela jakinda, ordua eta lekua aproposenak iruditu zitzaizkien.

Lehem epaiketa horretan epaileak zigortu egin zituen eta orduan Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzea erabaki zuten.  Eta hemen ere, epaileak euren kontra egin du.

Poliziak harrapatu eta atxilotu zituenean, Italiako selekzioa Ukrainaren kontra jokatzen ari zen. Partida 3 eta 0 irabazi zuten italiarrek. Ez hori bakarrik, Munduko Txapelketa ere irabazi zuten, finalean Frantziari gailenduta.

Leirus: