X

Senarra autoarekin harrapatu du, Romneyri botoa ez emateagatik

Holly Solomonen polizia-fitxako argazkiak

Galtzaile izatea ez da inorentzako gustuko gauza, baina bada amorruak jota bere onetik erabat ateratzen direnak. Barack Obama AEBetako presidenteak hauteskundeetan lortutako garaipenak sutan jarri du Arizonako emakume bat. Mitt Romney errepublikarraren porrota onartu ezinik, autoa hartu eta senarra nahita harrapatu du Holly Salomonek, gizona botoa ematera joan ez zela jakin ostean.

Poliziak 28 urteko Holly Solomon atxilotu zuen senarrarekin sekulako eztabaida izan eta autoarekin gainetik pasatzeagatik.

Daniel Salomon, 36 urtekoa, larri eraman zuten ospitalera, baina, medikuen arabera, bizirik aterako da.

Danielek agenteei esandakoaren arabera, emaztea haserretu egin zitzaion astearteko hauteskundeetan “botoa ematera ez joateagatik”, eta Obamaren lau urteko beste agintaldi batek familiaren egoerari kalte egingo ziola pentsatuta.

Lekukoen hitzetan, bikoteak sekulako eztabaida izan zuen larunbat goizean merkataritza zentro bateko aparkalekuan. Hollyk autoa hartu eta senarrari jarraika hasi zitzaion, garrasika, Daniel ihesean eta babes bila zihoan bitartean. Azkenean, Daniel harrapatu eta autoarekin gainetik pasa zitzaion.

AEBetako presidentetzarako hauteskundeak Barack Obama egungo presidenteak irabazi zituen, 332 hauteskunde-boto lortuta. Mitt Romney arerio errepublikarrak, aldiz, 206 hauteskunde-boto lortu zituen. Arizonako 11 hauteskunde-botoak, Solomon bikotearen estatukoak, alegia, Romneyk irabazi zituen.

Leirus: