X

Espaziora joan-etorria egin du hanburgesa batek

Neil Armstrongek ilargia zapaldu zuenetik, gizakiak beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman du, Historiako liburuetan nahitaez agertu beharrekoa: hanburgesa bat espaziora bidali eta lurrera oso-osorik bueltatzea.

Balentriaren egileak Harvard unibertsitateko bost ikasle izan dira.

Hanburgesa aukeratu eta espazio-ontzi berezia eraiki zioten: helioz betetako puxika (meteorologian erabiltzen den horietakoa), kamera bat, GPS bat izan ziren hanburgesaren bidaikideak.

Hanburgesari berniza eman zioten gainetik, altuera handietan dauden haizeteen aurrean tinko mantentzeko.

Hanburgesa 30.000 metroko altuerara iritsi zen. Momentu horretan, puxika lehertu egin zen eta lurrera bueltan ekarri zuen bidaia hasi zuen.

Azkenean, espaziora bota zuten lekutik 200 kilometrora lurreratu zen, atera eta hiru egunera.

Harvardeko bost ikasleek James Bonden Skyfall azken filmaren omenez egin zuten esperimentua.

Leirus: