Categories: Albisteak

Bermeoko arrain azokaren kartel lehiaketak badu irabazlea

Iñigo Bidetxea bermeotarrak egindako kartelak irabazi du Bermeoko XXI Arrain Azoka iragartzeko egin den kartel lehiaketa. ZORIONAK!! 🙂 Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko kidez osatuta egon da eta lan irabazlea aukeratzeko orduan bere diseinua, gaurkotasuna eta batez ere aurtengo helburua oso ondo islatzen duela baloratu da, hau da, umeak arraina gustura jan ahal dutela.

Kartel lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta maiatzaren 15ean Hegaluze Sariko ekitaldian emango zaio. Aurten berrikuntza bat izan da Arrain Azoka Elkarteak “XXI. Arrain Azoka 2015” iragartzen duen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaltzea eta honetara bederatzi lan aurkeztu dira, “estilo ezberdinetakoak baina denak maila oso onarekin”.

Arrain azoka elkarteak azaldu duenez, kartel lehiaketarekin Arrain Azoka “parte-hartzaileago bat lortu nahi izan dute, herritarrak Arrain Azokan parte hartzeko hainbat aukera izatea eta Arrain azokaren parte sentitzea”.

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, besteak beste, kartelaren gaiak Bermeoko Arrain Azokarekin zerikusia izan beharko duela adierazten zuten, eta aurtengo helburua da umeak arraina ahal dutela gustura jan eta eurentzat erakargarriagoa izateko era gozoan presta daitekeela. “Irabazi duen kartelak oso ondo adierazten du helburua”, adierazi du Arrain Azoka elkarteak.

Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea maiatzaren 18tik 24ra artekoa izango da, Bermeoko Turismo Bulegoan. Epe hori igaro eta gero, jaso ez direnak Arrain Azoka Elkartearenak izango dira.

Bermeoko Arrain Azoka aurten XXI. ediziora heltzen da eta maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago