Categories: kultura

Gaztetxoei zuzenduriko bertso paper lehiaketa, Bermeon

Bertsolaritza zaleentzat eta idaztea gustuko duzuenontzat plan paregabea!! 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta XI. Bertso paper lehiaketa egingo da Bermeon. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak adierazi duenez, lehiaketa honen helburua da gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea. Bertso paperak aurkezteko epea otsailaren 2tik eta martxoaren 6ra izango da eta ikastetxeetan aurkeztu beharko dira.

 

Maila bi bereizten dira adinaren arabera; 1.maila: 11 eta 14 urte bitartekoentzat da eta 2. maila 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko, Bermeon bizi edo ikasle izan behar da, horixe da baldintza bakarra.

Bertso kopuruari dagokionez, 1. mailakoek 3na bertso aurkeztu behar izango dute eta 2.ekoek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia, berriz, beste urteetan legez, libreak izango dira

Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean. Ikastetxeak Udalaren Euskara Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

Epaile lanetan jardungo diren bertsolariek kontuan izango dituzte: bertsoaren kalitatea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna.

Sari bana jasoko dute 1. eta 2. mailetako irabazleek eta Nestor Basterretxea aretoan martxoaren 25ean, eguaztenean, eguerdiko 12:00etan egingo den saioan irabazleek kantatzeko aukera izango dute. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira. Bermeoko Udalak bertsolaritzan aritzeko gazteak animatu ditu. Ekin bertsoari!!

 

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago