Categories: jaiakkultura

Umieri pipie kentzien laguntzeko Bermeoko erraldoien liburuxka

Lanak izaten ditugu askotako bermiotar txikienei txupetea kentzen. Hori dela medio, Bermeoko erraldoiak protagonistak dituen istorioa asmatu dute, eta “Ekau pipie Xixilintzako” izenburupean, liburuxka mundiala kaleratu du Bermeoko Erraldoien Konpartsak. Liburu honen nondik norakoak ezagutu nahi? 🙂

Bermeoko erraldoiak. Iturria: Erraldoien konpartsa

Haurrek izugarri gustoko dituzte erraldoi eta buruhaundiak. Hori abiapuntutzat hartuta, Bermeoko Erraldoien Konpartsak ipun bat prestatu du. Argitalpen honek bi helburu ditu, batetik, eta aurretik aipatu bezala, bermiotar txikienei txupetea kentzea, eta bestetik, herrian tradizio handia duten panpinok etxeko txikienei eta helduei ezagutzera ematera.

¿Zeintzuk dira “Ekau pipi Xixilintzako” liburuxkako protagonistak?

Anton eta Josefi erraldoiak: Lehendabizikoa arrantzalea da, eta bigarrena, berriz, saregina. 2002 urtekoak dira Anton eta Josefin erraldoiak.

Lorentzo eta Mari erraldoiak: baserritarrak dira eta 2004. urtean sortu ziren.

Xixili: liburuxka honetatik kanpo ezin zuen gure Xixilik egon, berau ere, istoriaren parte da!

Guztiak ere, garai batean Bermeoko bizitza zertan oinarritzen zen islatzen dute. Erraldoien istorio honekin, eta beste zenbait udalerritan egiten den bezala, Bermeoko erraldoiek herriko txikienei pipie kentzen lagundu nahi dute.

Dagoeneko Liburuxka Bermeoko ikastetxeetan 2 eta 3 urteko haurren artean banatu da.

Bermeoko Erraldoien konpartsa

2006an sortu zen Bermeoko Erraldoien Konpartsa, eta ordutik gaur arte, Euskal Herri osoan izan dira gure erraldoiak. Bermeon ere, Arrain Azokan, Erromeridxen eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan dantzan ibiltzen dira herriko kaleetan. Gainera, orain, Bermeoko ikastetxeetako egunetan ere parte hartzen hasiak dira!

Aurten, Bermeoko Erraldoien Konpartsa ekainaren 29an Donostian izango da 1813ko abuztuaren 31an Donostiako Alde Zaharrean gertatuko sutea oroitzeko jaian. Gainera, Gernikako eta Ibarrangeluko jaietan ere egongo dira.

Gora Bermeoko Erraldoiak!! Gora Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari! 🙂

Natalia Diaz

View Comments

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago