Categories: kultura

Ba al dakizu noiz helduko den Korrika 18 Bermeora?

Hasi da atzerako kontaketa. Datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoaindik Korrika 18 eta Euskal Herria zeharkatuko du beste behin Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Bermeoko blog honetan hasi gara dagoeneko Korrika 18ren kanta ikasten eta Korrika 18ko materiala prestatzen. 2013ko Korrikaren ibilbidea ere begiratu dugu! šŸ™‚ Martxoaren 22an helduko da Korrika 18 Bermeora, arratsaldeko 20:45ean.

Korrika 17 Euskal Herrian zehar. Argazkia: www_ukberri_net

Bakioko bidea jarraituta, Bermeon hartuko du eskualdeko lehen lekukoa lasterketa erraldoiak. Hortik aurrera, musikak, koloreak eta euskarak Bermeo dantzan jarriko dute. Bermeotik Mundakara abiatuko da Korrika eta Earaino Busturialdeko hainbat herri zeharkatu ditu.

11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hamazortzigarrenez, eta aurten ere bermeotarrok ez dugu euskararen aldeko hitzordu garratzitsua hau galduko. GORA KORRIKA! GORA BERMEO!

Natalia Diaz

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago