Categories: jaiak

Badatoz 2012ko Madalenak: egitaraua eta xehetasun guztiak

Heldu da urteroko hitzordua, bermeotarren jai handia. Datorren uztailaren 22an urdinez esnatuko da Bermeo, 2012ko Madalen Eguna ospatuko baita. Beste behin, sekulako jendetza bilduko da herrian, eta musika eta giro ona ez dira faltako. Goizeko mezaren ostean, arrain-ontzietan Izarora hurbilduko gara eta Bermeoko Alkateak teila botako du itsasora Izaro Bermeorena dela gogorarazteko. Baina jaia bezperatik hasiko da. Prest al zaudete Bermeoko jaien egitaraua ezagutzeko? Hiru, bi, bat… AUPA BERMEO!! 🙂

Madalen Eguna Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala

UZTAILAK 21, ZAPATUA MADALEN BIZPEREA

Bazterreko Kaleko Jaiak

Goizeko 10:00etan: txupinazoa, jaiaren hasikerea eta umeentzat gosaria eta jokoak
Goizeko 11:00etan: umeentzako animazinoa eta musika euskalduna
Arratsaldeko 6:00etan: txupinazoa, argazkien erakusketea, trikitilarien kalejirea, luntxa
Arratsaldeko 7:00etan: Agintarieri ondoetorria
Arratsaldeko 7:30ean: Iñaki Basabe eta Sokratesen bilbainadak eta habanerak
Gaueko 9:00etan: dantzaldia Kubanakan taldeagaz
Antolatzailea: Baztarre kaleko Jai batzordea

  • TAELLADIE (Talako Paelladie)

PAELLA TXAPELKETEA
Goizeko 11:30etik 12:30era: izen-emotea
Eguerdiko ordu 1:30etik ordu 2:30era: paellen aurkezpena eta dastaketea
Arratsaldez: sari banaketea eta joko olinpikoak
Antolatzailea: Erdu Txo! Bermioko Gazte Asanbladie
Laguntzailea: Bermeoko Udala

  • V. MADALEN BEZPERAKO BAZKARIA

Eguerdiko ordu 1:00ean Torronteron
Izen-emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, uztailaren 9tik 19ra
Antolatzailea: Haitz Nagusije Auzo Elkartea

  • KALEJIREA

BERMEOTARRAK FANFARREA
Herriko kaleetan zehar / arratsaldeko 7:30etik aurrera

UZTAILAK 22, DOMEKEA: MADALEN EGUNA

GOIZEAN
Kalejirea Kankinkabara Txistu Taldeagaz

10:45ean: Udalbatza Kontzejupean batuko da, eleizara alkarregaz joateko
11:00etan: Meza nagusia, Santa Eufemia eleizan
Eguerdiko 12:00etatik aurrera: Herriko giroa alaitzen Zizur, Iruña, Barañain eta Sakanako trikitilariak herriko kaleetan zehar
Eguerdiko 12:00etan: Itsasontzietara igotea, Elantxobera joateko
Ondoren: Ikurrinaren jasoera Izaro uhartean eta ondoren, teilaren jaurtiketea
Eguerdiko ordu 2:00ak inguruan: Elantxobera heltzea, eta ohorezko aurreskua agintariei (Bermeo, Elantxobe eta Mundakako alkateei) Elantxobeko plazan, Alkartasuna Dantza taldearen eskutik.

Arratsaldeko 6:00etan: Elantxobetik urtekerea, Mundakara joateko
Arratsaldeko 7:30ean: Bermeora etorrerea eta udaletxeraino kalejirea, “Bermeotarrak” fanfarreagaz. Sabino Arana enparantzan aurreskuak eta, ondoren, beherakadea Lameraraino
Gaueko 10:00etan: FM Diskotekea Lamerako kioskoan

Plan ederra, ezta? 🙂 Animatu, eta badakizu nahi izatera bai gure Bermeoko blog honetan baita Bermeoko Facebookean duen orrian ere zure argazkiak ongietorriak izango direla. Eskerrik asko eta GORA BERMEO! 🙂

Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago