Bermeotik mundura: Gabonetako postalak denontzat! Urte berri on!

Bermeo gabonetak postalak bidaltzen aritu da azken asteetan eta jaso ere, jaso ditugu hainbat Bermeoko Facebookeko orrian. Ondo jango zenuten, familian gozatu, lagunekin aldarte onean aritu, bermeoko kantak abestu, berriak asmatu, umeekin jolastu eta ume bihurtu, bermeoko argazki zaharrak kaxoietatik atera eta aiton amonen oroitzapenekin gozatu, Olentzerok ekarritako argazki kamera berria probatu, urte zaharra behar bezala agurtu, urte berrirako asmoen zerrenda osatu, erregei eskutitza idatzi…

Aurten ere ez du elurrik egin gabonetan eta… ez da seinale txarra aizu. Esaera zaharrak dioenez, Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako. Hortaz, badirudi 2012a, egurats gozoarekin abiatuko dugula eta neguan ere eguzkiaren berotasuna sentitzeko aukera izango dugula. Hain zuzen ere, horrelako egun zirraragarri batean, Jesus Mari Uribek Bermiotik ataratako argazki ederra aukeratu genuen gure Facebookeko orrian urtea amaitzeko:

Ondo pasa eta goza itzazue jai egunak!!! Aupa Bermeo, urte berri on! ARGAZKIA: Jesus Mari Uribe

Nagore Maesori asko gustatu zitzaion argazkia eta Antonio Pessinak italieraz utzi zigun gabon mezua: ‘Ciao!! Bermeani felice natale e grande vigilia!‘. Nola ez ba! Horren ederra da gure herria… normala nazioartean ere maiteminduta agertzea! 😉 Geu guk utzitako zorion mezuarekin bat eginez erantzun dizuegu guk, bermeotar eta kanpotarroi: Urte berri on guztioi!

Dirua gora, euroak behera gabiltzan egun hauetan… nahiz eta Gabonetako Loterian deus ez heldu Bermeora, baliteke datorren ostiralean, Umearen Loteriak familiren bat edo beste poztea. Hala izan dadila! Zorte on jokatu duzuen danoi!

Besterik ez gaurkoz, eskerrik asko urte osoan zehar gurekin parte hartu duzuen guztioi eta horrela segi dezazuela aurrerantzean ere, bejondeizuela! Guztion artean osatzen dugu Bermeoko orria eta badakizue nahi duzuen oro konta dezakezuela bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Laster arte!

Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago