Bermeoko 2011ko udazkeneko argazkiak, uholdeak pasa dira

Bermeoko argazkiak jaso ditugu, 2011ko udazkena isladatzen duten irudiak. Eguzkia eta euria ageri dira, uholdeak pasa berri ditugun asteburu honetan. Horrez gain, datorren ostiralerako proposamena utzi digu Nuntxaku Zentruak eta minbiziaren gaiaz ere arituko gara. Hauxe da pasadan astearen laburpena, ekin diezaiogun!

Gotzon Monasteriok hainbat argazki elkarbanatu ditu Bemeoko Facebook orrian, bertan ikus ditzakezue guztiak baina blog honetara ekarri ditugu adierazgarrienak eta ederrenak iruditu zaizkigunak. Betaurreko berdinak jantzi arren denok ez dugu gauza bera ikusten beraz… bakoitzak erabaki dezala, baina duda barik, hauek aurtengo udazkenaren isla paregabea dira! Asteazkenean jaso genituen irudiek eguzki epelaren kolore bizia dute, larunbatekoek aldiz, euritearen grisa. Ikaragarrizkoa izan da euri jasa, nola bizi izan dituzue uholdeak Bermeon? Gotzon ez zen euriarekin haserretu 😉 argazki kamera hartuta egin zuen osteratxoa, hona hemen argazkiak:

Bermeo | Badatoz eskultura Torrontero kalean ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Lamiñako punta Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Bermeoko alde zaharra ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Santa Eufemia eliza, azaroak 5 ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Argazki horiez gain, BermeoWeb-ek urri amaieran ataratako irudi hauek ere partekatu ditu. Bertan, surflariak ageri dira Bermeo eta Mundaka artean eta antza, ‘Oso olatu onak egon ziren! Egun ederra benetan!!!‘. Gozatu ederra hartu zuten batzuek!

Minbizia ez da gai erosoa izaten eta aipatzeaz bat tristuraz betetzen du giroa gaixotasunak, hala ere, gaurkoan txanponaren alde ezohikoena eta gozoena dakarkigu lerro hauetara. Pasadan ostegunean Euskadi Directo saioan Ibai eta bere familia elkarrizketatu zituzten, gaixotasuna gainditzea lortu duen bermeoko familia, jarraian uzten dizuegu Bermeoko Ibairen bideoaBesarkada handi bat etxeko guztientzat!!!

Nuntxaku Zentruak utzi digun proposamena dakarkizuegu gaurko laburpena amaitzeko. Bermeotarrok, ostiralerako planik bai? Hitza, musika eta irudia… guztia batzen duen ‘Haragizkoa’  ikuskizun konpletoa izango da ikusgai  ostiralean gaueko 22:00etan, Hermanutako Kapillen. Proposamen tentagarria ezta? Jarraian deialdiaren kartela, gaurkoz besterik ez. Datorren astean itzuliko gara, bitartean zuen Bermeoko berrien zain egongo gara Bermeoko orrian. Aste ona igaro, ongi bizi!

Bermeo | Nuntxaku gaua ostiraleko kartela, 'Haragizkoa'

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago