Categories: Politika

Udal hauteskundeak Bermeon

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna 😉

Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).

Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!

View Comments

  • ZORIONAK!!
    Desde Sevilla, expresar mi alegría por y mi solidaridad con las clases trabajadoras de Euskal Herria. Ahora sí, TODOS A UNA, AUPA BILDU!!
    TODOS LOS TRABAJADORES UNIDOS POR EL SOCIALISMO, LA DEMOCRACIA Y LOS DERECHOS HUMANOS!!
    TODOS LOS TRABAJADORES CONTRA LA TORTURA Y CONTRA EL IMPERIALISMO CAPITALISTA ESPAÑOL, EUROPEO, YANKI, PNVista o edonolako!!!
    INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMO!!!
    Po' eso, dehde Andalusía: musho Bildu, agur eta berrion!!

  • ARALARetik esan nahi dogu, ez goazela Ezker Batua ez Berdeekin hauteskunde honeetara. ARALAR bakarrik aurkezten da.

    • Ados! Egia da, arazo bat izan dugu eta oraintxe bertan zuzenduko dugu. Esker mila eta laster arte. Barkatu eragozpenak.

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago