@ Bildua: Telebista multimediak eta bideojokoak

Urteak etorri ahala, telebista ikusteko ohiturak aldatu egin dira. Gaur egun ez gara konformatzen telebista kateek jartzen digutenarekin bakarrik, gehiago nahi dugu. Guk aukeratu nahi ditugu ikusi nahi ditugun edukiak eta hau gutxi balitz guk erabaki nahi dugu eduki hauek ikusteko unea.
Internet bidez ikusten ditugu telesail asko, baina ordenagailuko pantaila ez da lekurik egokiena eduki hauez gozatzeko. Horretarako sortu dira telebista multimediak, gure etxeko telebista gure eduki guztien bilgune izateko eta modu eroso batean hauez gozatzeko. Disko gogor eta telebista modernoei buruz aritu gara ‘@ Bildua’n Josu Barandallarekin.
Bideojoko berrienei ere tokitxoa egin diegu saioan. Donkey Kong Country Returns eta Gran Turismo 5a aztertuta ditugu. Bata bideojoko zaharrak gogoratzen digun jokoa eta bestea gaur egungo grafikorik onenak eskaintzen dituena.
Baina saioan beste gai batzuk ere landu ditugu, web diseinua esaterako. Iradokiko Miren Berasategiri esker ikasgai interesgarri bat jaso baitugu.
Ez galdu hurrengo larunbateko saioa, urteko azkena izango baita. Zuen zain geratzen gara. Gogoratu, larunbatean 09:30etan,  Euskadi Irratiaren sintonian ‘@ Bildua’.

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago