Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez noski, baina garbi geratu da pasahitzari ez diogula garrantzirik ematen, eta honek bai jartzen dituela arriskuan guren orrialde eta profilak.

Segurtasun maila baxua duten pasahitzei begiratuko diegu gaurkoan. 2012an gehien erabili diren pasahitz desegoki horiei. 25 gako ezberdin kaleratu dira sarean, eta garbi geratu da pasahitzik erabiliena, eta beraz desegokiena PASSWORD dela. Hau da pasahitza, ingelesez. Eta begira nola diren gauzak 25 horietan zerrenda ixten duena PASSWORD1 da.

Bi hitz hauen artean ordea badira beste batzuk ere aski ezagunak egiten zaizkigunak: ILOVEYOU, 123456, FOOTBALL, MASTER, MUSTANG, JESUS, NINJA…

Beraz hauetako baten bat baduzu, hobe lehen bailen aldatzea.

Eta nola osatu pasahitz seguruago bat? Oso erraz! Zenbakiak, hizkiak eta zeinuak gehituz hitzari. Adibidez: password.19875 pasahitz sendoa izango litzateke, football-donostia89 bezalaxe.

Baina ez ahaztu gogoratzeko ere erraza izan behar duela, beraz pasahitz bat aukeratu aurretik probak egin. Eta zuen pasahitza oraindik ere sendoagoa egin nahi baduzue, nahikoa duzue denboraldi bat eta gero pasahitz berri bat ezartzearekin.

Babestea segurtasunaren lehen maila da!

ARGAZKIA | Wisegeek

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago

Planeta gorria, txuri beltzean

Beste behin, berriro ere, Martera egin behar dugu bidaia. Eta nola ez , oraingoan ere…

12 years ago