Categories: Poesia

amodio (bost)

1. Begirada bat ulertzen ez duenak, ez du azalpen luzerik ulertuko.

2. Zoriontsuak ematen dutenak eman dutela oroitzeke eta jasotzen dutenak jaso dutela ahazteke!

3. Amodiorik tristeena, amodioari uko egitea da.

4. Inor ez da libratzen matemintzetik; okerrena da hori aldarrikatzen ibiltzea.

5. Matemintzearen izuz bizi dena ez da sekula libre izango.

6. Uholdea tanta txiki batekin hasi zen. Amodioa, begirada xume batekin.

7. Amodioak zarata gehiegi eskatzen du, isiltasunean gordetzeko.

8. Ezagunari lotzea, ezezagunaren izuz, bizirik irautea da; baina ez bizitzea.

9. Maitaleak ez dira egiten; elkar ezagutzen dute.

10. Amodioa izan daiteke bide okerra, baina beti darama helmugara.

 

 

 

 

 

Juan Carlos de Rojo

Share
Published by
Juan Carlos de Rojo

Recent Posts

Helena

Helena Troiari so zegoelarik, gerrak, gorrotoak eta heriotzak larrututako hiria, bere sabela dardaraz zen, harrituta,…

11 years ago

Loti ederra

Baso izan nahi eta sekula izango ez diren parkeetan, hiriak bere izena eta fama galtzen…

12 years ago

Zirrara

Txori arinak, hegoaldea galdu dutenak: beren hegaldien iparra. Txori galduak, arnasarik eta arrastorik gabeak. Txoriak,…

12 years ago

Udazken kanta

Audenek galdetzen zuen, ironiaz noski, zein den maitasunaren egia. Erantzunekin ari zen jolasten, maitasuna jokoa baita.…

12 years ago

begiak

Zure begiek marrazten dute nire bihotzeko mapamundia, hain dira zorrotzak!  

12 years ago

maitasunagatik

Maitasunagatik erretzeari utzi nion, pastillak kendu zizkidaten, edateaz ahantzi nintzen, liburuak oparitu nituen, diskoak enkantean…

12 years ago