Ezer baino lehen esan nahi dut ez nagoela erlojpekoen kontra. Oso proba interesgarriak iruditzen zaizkit. Ziklismoko espezialitaterik zailena da, norberak izatez dituen dohainez gain, beste hainbat jorratu behar direlako: kontzentrazioa, teknika, aerodinamika eta abar. Erlojupekoa taldean bada, zailtasunak areagotu egiten dira, ezaugarri eta maila desberdinetako txirrindulariak uztatu behar direlako. Izatez oso proba plastikoa da ikusteko.

Hori esanda ordea, uste dut alde handiegiak lortzen direla erlojupekoan eta lasterketak haren baitan gelditzen direla. Ez da egungo kasua baina orain urte batzuk erlojupekoan saio ona egitea ia ia nahikoa zen astebeteko zein itzuli handiak irabazteko. Exajeratua da adierazpena, baina esateko modua da.

Egungo joera bestelakoa da, zorionez. Nik uste jendeak askoz ere nahiago duela buruz buruko lehia, batez ere mendateetan ematen dena edo klasiko erako bilakaera duen proba, bestela. Hori dela-eta, erlojupekoak gutxitu eta distantziak laburtzeko joera nabarmentzen ari da. Baina, hara non, Tirreno-Adriatikok inoiz egin ez duena egin duen aurten. Bakarra ez bi erlojupeko jarri ditu, bat taldekakoa. Astebeteko itzulirako gehiegi da eta ondorioak berehala etorri dira. Alde handiak izan dira lehen etapan, eta horrek, uste dut, karrera salduta utzi duela Rabobanken mesedetan. Tropela lotzeko arrazoi asko dute.

Batetik, liderra, Lars Boom defendatzea. Bigarrenik, Oscar Freirerekin esprintean heltzea, eta hirugarrenik, Robert Gesinkek itzulia irabazteko dituen benetako aukerei eustea. Ez da ihes egiteko ahaleginik faltako, ibilibdea bikaina da horretarako, baina taldekako erlojupekoan izan diren diferentziak erabakigarriak izango dira bai azken emaitzan eta bai probaren bilakaeran. Lastima.

View Comments

  • nik erlojupekoak gustoko ditut eta mendia ere. Erlojupekoan aldeak ateratzen dira indar neurketa zuzen bat bait da nire ustez. Mendian ere hala da baina gaur egunean konformismo eta beldur asko ikusten da, erasorik ia ez eta egoten direnak azken 2 kmtan sartuta eta hor ez dago alderik egiterik. Oraingo txirrindularitzan irabazteko grina baino galtzeko beldurra haundiagoa dela uste dut eta hortik datoz arazoak.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago