Euskaltel ere nabarmendu da Frantzian. Onerako eta txarrerako. Bi arrazoi ikusten ditut pozik egoteko. Bata Samuel Sanchez; bestea Gorka Izagirre. Asturiarra bide onetik doa Euskal Herriko Itzulirantz eta ezeren okerrik ez dela sasoi bete betean helduko da. Orain arteko hirugarren postua hobetzea da asmoa. Lortu lezake.
Gorka Izagirrek ere goraipamenak merezi ditu. Eta ez gutxi. Ziklista da eta hobea izango da. Ezaugarri guztiak ditu. Duen adinak (23 urte) erakusten duena baino heldutasun handiagoa dauka. Kirol maila sobera erakutsi zuen iaz, bi garaipen lortuta. Aurten nortasuna erakusten ari da. Baita aniztasuna ere. Etapa ordekatsu eta arlote batean ihes egiteko behar den kemena dauka, baina baita mendatez josiriko ibilbide makurrean nabarmentzekoa ere. Karrera ondo irakurtzen du gainera, ihesladiak usaitu egiten ditu eta bertan ondo moldatzen da. Ez du urduritasunak jaten, zuhurtziaz jokatzen badaki, bere gaztean. Eta teknika ere ona dauka. Garaile sena ere bai. Denbora eman behar zaio baina kasta eduki badauka.
Euskaltelek ordea izan ditu huts egiteak ere. Bi aldiz izan da bigarren Samuel Sanchez eta euren erruz gertatu dela esango nuke. Bietan distantziaren kalkuluan huts egin zuten. Klodenek irabazi zuen etapan Samuel esprintaren distantzian erratu zen, metro bat gehiago izan balu bera nagusituko zen-eta. Ez da, gainera, antzekoa egiten duen lehen aldia. Tourrean Andy Schleckek antzera irabazi zion. Eta, Di Gregorio gailendu zen etapan 5 kilometro lehenago lanean hastea nahikoa zuten hura harrapatu eta esprinta baldintza hobeagotan jokatzeko. Horrelakorik gehiago ez gertatzeko balio beharko luke Paris-Nizako eskarmentuak.
Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…
Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…
Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…
Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…
Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…
Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…
View Comments
eta Euskaltelen erruekin jarraituz, zergaitik geratu zuten Izagirre? 10 segundo exkax ateratzeko? eta hori Samuelek ezin du egin edo beti erruedan joan behar du? Izagirrek beherakoan Samuelen zain kurba bakoitzean geratzen zen. Ez zait ondo iruditzen proba hauetan gazteen opzioak zapuztea Samuelen mesedetan...hortarako karrerak badaude. Lehengo urtean ere Euskal Herriko Itzulian batere kulparik gabe geratu zuten ihes zihoan txirrindularia Samuelek 2 minutu galdu zituelako. Benetan talde honetako zuzendarien Samuelenganako itxukeriak harritzen nau. Gazteak badatoz eta usten bazaie gauza haundiak egingo dituzte. Baina momentuz naranjaz jantzita zaila.