Mugarik gabeko pelikula baten fabula

David Herranz

David Herranz

Kontakizunek unibertsalak izateko tokian tokikoak izan behar dute. Keinu soil bat nahikoa da askotan komunikatzeko eta hizkuntzen mugak gainditu eta film unibertsal bat sortzeko. Iñaki Salvador musikariak uste du, Igelak osatzen duten familiako partaideek bezala, bokazio unibertsala duten filma egiten ari direla. “Mundu osoan ongi baino hobeto ulertuko dute”, azpimarratzen du beste jeinu baten antzeko jantzi koloretsua daramala ohartarazi eta gero. Tortell Poltronarekin batera lana egin zuela 80. hamakardan gogoratu du akordeoia eskutan duela. Klown kataluniarra Mugarik Gabeko Pailazoen sortzailea izan zen. Eta gurera etorriz, ¿Mugarik Gabeko Pelikula batez hitz egiten liteke? Igelak, istorio unibertsala da?
Eskorpioiaren eta igelaren fabula aproposa da Igelak filmaren bokazio unibertsala konprenitzeko. Kondairaren arabera, eskorpioak igelari ibaia zeharkatzen laguntzeko eskatzen dio eta promes egiten dio ez diola minik egingo. Baina, bidearen erdigunean daudela, koska egin eta bere benetako izaera erakusten du. Horixe da, traizio istorio hori hain zuzen, Igelak ulertzeko gakoetako bat.
Iñaki Salvadorren musikak ere filmaren meandro eta sedimentuetatik iragango du. Dagoeneko sortu du Ainhoa Arteta sopranoa babestuko duen melodía eta gainontzeko abesti ezagunak, Gatibuk beren beregi filmerako osatutako bat besteak beste, batu eta borobilduko ditu.
Ezohiko musikaria da Salvador. Xalbador, bezala, plaza gizona. Bere lehenengo eskarmentua bada ere zine munduan, ibilbide oparoa izan du antzerkian, taula gainean. “Musikari gehienak lotsatiak dira. Gabon triste bat esateko ere askok gaizki pasatzen dute. Niri berriz, isilarazteko eskatzen didate behin baino gehiagotan”, dio.
Patxo Telleria zuzendariarekin ere lanean ibilitakoa da; lehenengoa aktore lanetan zebila eta bera musikari lanetan. Eskuan daraman akordoia hartuta klown bat dirudi eta berriro ere Tortell Poltona du gogoan, tokian tokiko gizartean sustraituta, eta poesia eszenikoaren sortzailea. Unibertsaltasunaren bila. Igelak-en moduan.

@IgelakFilm

Andoni Iturbe

Share
Published by
Andoni Iturbe

Recent Posts

Laster arte. Zine aretoetan ikusiko dugu elkar!

Ez zen espekulatzeko eguna, gozatzeko modukoa baizik. Egun luze eta lanpetuak bukatu eta gero, Igelak…

8 años ago

Gatibu, zinearekin jolasean

*Fotos David Herranz Santo tomasetan, Gernika, Bilbo eta Donostiako egun handien giro herrikoia gertu zela,…

8 años ago

Ainhoa Arteta, bataio, ezkontza eta jaunartzeartean

*Fotos David Herranz Jorge, Pablo, Unai eta Alex Musikene eskolako 18 eta 20 urteko lau…

8 años ago

Gorka Otxoa, goitik begiratuta

Donostiako auzitegietako laugarren solairutik, munduak beste ikuskera bat du kode propioak ditu. D-bus bat igarotzen…

8 años ago

Francis, taula gaineko “igela”

Doctor Deseo taldeko abeslaria bere txandaren zain dago. “Nire lehenengo esperientzia izango da zine munduan”,…

8 años ago

Filmatzen. Akzioa… Igelak

Donostia. Goizeko 10:00ak. Hiritar bat presaka dator, kezkati, kaleratze bat indargabetu asmoz. “Etxe horretan dagoen…

8 años ago