Filmatzen. Akzioa… Igelak

Donostia. Goizeko 10:00ak. Hiritar bat presaka dator, kezkati, kaleratze bat indargabetu asmoz. “Etxe horretan dagoen agurea defendatzera nator, bere etxetik bota ez dezaten”, dio Jesus L. hiritarrak. Behin baino gehiagotan parte hartu izan du kaleratzeetan, eta oraingoan ere geldiarazteko prest zegoen. Irribarrea egin du jakin duenean ez dutela bere laguntzarik behar eta are gutxiago Igelak pelikularen errodajean bete-betean dabiltzala jakin ostean. Patxo Telleria (Bypass, La máquina de pintar nubes) da filmaren zuzendaria eta ABRAPROD
cropped-logo.jpgetxeak ekoitziko du.

Ezinegona sortu duen “Kaleratzeak Stop” leloa begi-bistan. Bizilagun askok benetako kaleratze baten aurrean zeundela uste zuten. Bide batez, egindako lan onaren seinale. Etxea, apropos alkilatu dute filmarako eta ikus-mina eragin du bizilagunen artean. Fikziozko kaleratze baten aurrean gaude, noski.

Nekez pentsa zitekeen egiazko kaleratze bat ez zela.

Polizia agenteak ere nor baino gogorrago eta serioago.

Poliziek primeran egin dute eskatutakoa. Estrak ziren, eta aktore lanetan eskarmentua dute. B

ypass-ekin aldetatuz gero, Igela filman akzioak nabarmen egin du gora.

Gorka Otxoa (Pagafantas, Bypass, Los miércoles no existen, Velvet) banketxeko bateko zuzendari da. Bypass-eko ekonomilari jator eta on puskaren antzik ez du. Peio, pelikula hasieran behinik behin, “kabroi zitala da”, Patxo Telleriaren hitzetan. Krisi testuingurua da nagusi, eta era guztietako katarsiek eztanda egingo dute.

Kaleratzear dagoen etxeko teilatura igotzen ari da Gorka Otxoa. Bera edo haren espezialista. “12 urte nituenetik eskalada egiten dut”, argitzen du Zuhaitzek, Gorkaren jantzi berberak ditu; zatar eta zikin itxura dute. Polizien botek bezala. “Distiratsuak izan behar dute, baina garbi egon gabe”. Jantziak ere komedia sozial honen erakusgarri dira. Patxo Telleria zuzendari eta gidoigileak antzeman ez daitekeen euskal polis bat itxuraldau du. “Bilbo izan liteke, edo Gasteiz edo Donostia bera. Ez dugu erreferentzia zuzenik erabili nahi izan”, gaineratu du.

Gorka Otxoaz gain, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia eta Mikel Losada aktoreek antzeztuko dute datorren urtean estreinatuko den pelikulan. Igelak filman.

Guztien memorian norbait badago egunotan, hura, zalantzarik gabe, Aitor Mazo da, errodaje egun bizi hauetan bidaide nekagaitza. “Sei pertsonaieetako bat berea izan behar behar zuen. Bere alabak kameotxo bat egingo du”, nabarmentzen du Patxo Telleriak. Berak, berriz, ez du Bypassen legez kameotxo bat egingo du. “Ez dut kastina pasa”, dio irribarretsu.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Confianza online