Iratik ikasleak bereganatzea lortu du!

Azkenean! Hainbeste txantxa eta erantzun txarren ondoren, Iratik lortu du ikasleekin konektatzea! Beste txantxa batekin hasi da dena eta, gauzak okertzeko, txantxaren bideoa internetera igo du Urkok!

Baina bueno… ematen du ikasleak konturatu direla egin dutena ez dagoela ondo, eta opari bat egin diote barkamena eskatzeko. Ea horrela hobeto konpontzen diren irakaslea eta ikasleak!

Peio eta Irati

Peio eta Irati zortzigarren atalaren ondoren

Eta Peiorekin? Muxua ematekotan egon dira! Elkarrekin bukatuko ote dute Iratik eta Peiok azkenean?

Guk ‘Go!azen‘eko zortzigarren atalaren ondoren harrapatu ditugu eta, momentuz, lehengo lepotik dute burua! Ikusi bideoa!

Ba horixe! Peiok eta Iratik elkarrekin amaituko dutela uste duzue? Eta Haizea eta Mikelena nola konpondu daitekeela esango zenukete? Zer uste duzue Elenek egindako salaketari buruz?

One thought on “Iratik ikasleak bereganatzea lortu du!

  1. nia serrano zumeta

    haizea gaixoa . elene tonta dago ala!!! bina beste alde batetik jotxuri sua burura igo zaio larialdiaaaaaaa!!!!!!!!! eta peiok inaxio komuneko zulotik bota du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *