Categories: Hezkuntza

Ihes egin… bizia salbatzeko

Ihes egin… bizia salbatzeko kanpainaren helburua, Kolonbia eta Venezuelaren arteko mugan, lekualdatuta dauden biztanleen babesgabetasuna arintzen laguntzea da. Pertsona hauetako gehienak, konponbidea beren eskuetan ez dagoen gatazka baten biktima dira, landa inguruetatik datoz eta hirietako auzo baztertuetan bizitzen amaitzen dute. Kanpainak biztanle horiei eman nahi die:

1. Berehalako laguntza humanitarioa, lekualdatu berriak diren pertsonei edo familia-guneei. Familiari orientazioa, sendagaiak, elikagaiak, etxebizitzak alokatzeko laguntzak eta etxerako behar diren oinarrizko gauzak.

2. Arreta psikologikoa biztanleria lekualdatu eta errefuxiatuei. Etengabe bizi duten jazarpenaren eta zapalketaren ondorioz sortutako zalantza eta beldurrei erantzunak ematen saiatzea.

3. Biztanleria hauek prestatu, lege aldetik aholkua eta laguntza eman, bai herrialde barruko lekualdatu gisa dituzten eskubideak berreskuratzeko eskarien bidez, edo baita errefuxiatu gisa aitortuak izateko asilo eskaria eginez ere.

Ihes egin… bizia salbatzeko kanpaina, ALBOAN, Euskadin eta Nafarroan Jesusen Lagundiak duen GKEren proposamena da, Latino Amerika eta Kariberako Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuarekin elkarlanean.

Alboan

Share
Published by
Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago