ALBOANek bat egin du errenta-aitorpeneko (PFEZ) inprimakietan gizarte-xedeei laguntzeko laukia eta Eliza katolikoari laguntzekoa (bi laukiak) markatzearen aldeko informazio-ekintzekin. Keinu sinple horrek ez du kosturik zergadunarentzat, baina zergen zati batekin zer egin erabaki dezake. Hala, jende askoren egoera aldatzen laguntzen dugu.
Markatzen ez diren laukiei dagozkien zenbatekoak Ogasunean geratzen dira, xede horietarako banatu beharrean. Azken urteotan, ehunka milioi euro geratu dira esleitu gabe.
Gizarte-xedeei laguntzeko laukia markatuz gero, gure zergen % 0,7 GKEek egiten dituzten gizarte-programetarako ematen da. Gainera, Eliza katolikoari laguntzeko laukia markatzen badugu, beste % 0,7 ematen da Elizak sustatutako xede sozial eta pastoraletarako. Bi laukiak markatu daitezke.
Keinu horren bidez, behar gehien dituzten pertsonak dira onuradunak; guretzat ez du kostu ekonomikorik, eta zergadun aktibo eta solidario bihurtzen gara.
Urtero, talde ahulenetako bost milioi pertsonaren egoera hobetzen laguntzen dute funts horiek; besteak beste, pertsona hauena: adinekoak, minusbaliatuak, haurrak, familiak eta garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak.
Funts horien helmugari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jendeak lauki horiek markatzera animatzeko kanpainen webguneetan duzu informazio gehiago:
Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…
Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…
ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…
Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …
Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…
Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…