Categories: Giza eskubideak

Zer ari da gertatzen Hondurasen?

Martxoan bakarrik bost kazetari hil dituzte Hondurasen.

Nazioarteko zenbait txostenek dioenez, herrialde arriskutsuenetakoa bihurtu da Honduras, kazetaritza lana egiteko.

Dozenaka kazetari dira ikaraz bizi direnak, besteak beste, Radio Progreso, Jesusen Lagundiaren Hondurasko irratiko langileak, mehatxuak ari baitira izaten, mehatxu hauek agintaritza nazionalaren eta nazioarteko giza eskubideen erakundeetan salatu izan dituzten arren. Horien artean nabarmentzekoak, Gerardo Chevez erreportaria eta A. Ismael Moreno (A. Melo) Radio Progresoko Zuzendaria, heriotza mehatxuak izan dituzte-eta, eskubideak bortxatu dizkieten pertsonak babestu eta bortxaketa hauek denak salatu dituztelako erakunde nazionaletan eta nazioartekoetan ez ezik baita Radio Progreso Irratian ere.

Radio Progresoko kazetariek idatzi publiko bat egin dute mehatxu hauek salatuz eta beren informazio eta editorial lerroa beti biztanleria pobretuaren premien eta lorpenen aldekoa izan dela berresten dute. Gainera, Porfirio Loboren erregimenari premiaz eskatzen diote, kasu egin diezaiela giza eskubideen errespetuaren inguruko gomendioei, eta espresio askatasunaren errespetua bermatzeko eskatzen diote, demokraziaren oinarrizko osagaia delako.

Gainera, Hondurasko Jesusen Lagundiaren Nagusiek idatzi bat argitaratu dute, beren kideen aurkako mehatxu eta bortxaketak salatuz, eta agintari nazionalei eskatzen diete, ahalik azkarren iker ditzatela salatutako gertakariak, eta giza eskubideen nazioko eta nazioarteko erakundeei eskatu diete jarraipena egin diezaioten kasu honi.

Egoera hau salatzeko, Hondurasko Ismael Moreno jesuita (mehatxatua hau ere), Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordean izan zen lehengo asteazkenean, eta Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Elkarbizitza eta Solidaritate Batzorde Berezian, lehengo ostiralean.

ALBOANen, Radio Progresoko lagun guztiekin solidarizatzen gara eta Hondurasen erabateko prentsa askatasunaren eskakizunarekin bat egiten dugu.

Hondurasko jesuiten adierazpena gertakari hauen aurrean >

Alboan

Share
Published by
Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago